Albert Mayer
Albert Mayer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Magdeburg, 1892ko apirilaren 24a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Heriotza | Joncherey, 1914ko abuztuaren 2a (22 urte) |
Hobiratze lekua | Illfurth German military cemetery (en) |
Heriotza modua | : borrokan hilda |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Deutsches Heer |
Gradua | leutnant (en) teniente |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Jonchereyko gudua |
Albert Mayer (1892ko apirilaren 24a - 1914ko abuztuaren 2a) Lehen Mundu Gerran hil zen lehen soldadu alemaniarra izan zen. Ofizialki, Alemaniar Inperioak Frantziari gerra deklaratu baino egun bat lehenago hil zen.
Bizitza gerra baino lehen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albert Otto Walter Mayer 1892ko apirilaren 24an jaio zen, Magdeburgen, Saxonia-Anhalten. Bere familia Mulhouse (Alsazia) aldera joan zen bizitzera mutiko bat zenean. 1912an Alemaniako armada inperialean sartu zen. 1914ko abuztuan tenientea zen Jägerren 5. erregimentu zaldituan, Mulhousen ezarrita. [1]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1914ko abuztuaren 2ko goizean Mayer tenienteak zuzendutako zalditeriz osatutako patrulla bat Frantzian sartu zen gerra deklaratua izan aurretik. Frantziako lurraldean sartzean, frantziar mugan kokatutako soldadu bat aurre egin zien baina Mayerrek bere sablearekin eraso eta zauritu zuen. 9: 30ean, Alemaniako patruila Joncherey herrian sartu zen. Frantziar soldaduak, herrian kokatuta zeudenak, inbasioaren berri jaso zuten eta azkar alemaniarrei aurre egitera joan ziren. Goizeko 10etan Jules-André Peugeot kaporalak, frantziar tropa txikiaren agintaria, alemaniarrekin topo egin zuen, eta atxilotuta zeudela garrasi egin zien. Mayerren erantzun bakarra tiro bat izan zen, Peugeoti sorbaldan jo eta heriotza-zauria egin ziona. Peugotek tiroa jaso eta gero Mayerri tiro egin zion baina huts egin zuen. Peugeoten tropa ere Mayerri tiroka hasi zion eta buruan eta sabelaldean jo zioten, momentuan hilez. Mayerren gorpua Joncherey-n lurperatua izan zen. Geroago gorpua Illfurthko Alemaniar hilerri militarrean hilobiratua izan zen, non bere hilarria nabarmentzen da inskripzio honengatik: "Lehen Mundu Gerrako 1. alemaniar biktima." Bere kaskoa Parisko Musée de l'Arméen dago. [2]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jules Andre Peugeot, frantziar armadaren lehen soldadu hila izan zen, 1914an
- John Parr, britainiar armadako lehen soldadu hila zen, 1914an
- Thomas Enright, lehen amerikar soldadu hiletako bat, 1917an
- Merle Hay, lehen amerikar soldadu hiletako bat, 1917an
- James Bethel Gresham, lehen amerikar soldadu hiletako bat , 1917an
- George Edwin Ellison, gerraren azken soldadu britaniar hila izan zen, 1918ko azaroaren 11an, 9:30ean.
- Augustin Trébuchon, gerraren azken soldadu frantziar hila izan zen, 1918ko azaroaren 11an, 10:45ean
- Henry Gunther, Lehen Mundu Gerran hil zen azken soldadua, 1918ko azaroaren 11an, 10:59an.